Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Interneten hezkuntzari buruzko informazio asko aurki dezakegu:

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 6.2 artikuluan ezartzen du Gobernuak finkatu behar dituela Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen ekainaren 3ko 8/1995 Lege Organikoko lehen xedapen gehigarriko 2 ataleko c) letrak aipatzen dituen gutxieneko irakaskuntzak.

(http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2007/51/Anuncio-0/)

Eta Web 2.0 deiturikoei buruz ere:

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio elkartrukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

(http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0)

Baita zenbait bideo ere:

(http://es.youtube.com/watch?v=OwWbvdllHVE)

Nire ustez, teknologiak hezkuntzan erraztasun asko suposatzen ditu. Haurrak txikitatik teknologia berrien munduan murgildu behar direla uste dut, eta honela, gaur egungo gizartearekin lotura estu bat lortzeko. Gaur egun, ez dugu hezkuntza informatikarik gabe ulertzen eta horregatik ere oso beharrezkoa da haurrak mundu horretan lehenbailehen sartzea. Web 2.0ak ere oso baliagarriak dira zenbait lan edo dokumentu beste ikasleekin elkartrukatzeko. Beraz, teknologia hezkuntza eta haurren garapena elkar loturik egon behar dutela uste dut.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>